Zirku tailerra emango dute domekan, Mendexako frontoian
Zirko Txiki zirku tailer irekia eskainiko dute domekan, Mendexan. 11:30etatik 13:00etara bitartean egingo dute saioa, frontoian. 3 urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Ume bakoitzeko prezioa 10 eurokoa da, eta anai-arrebak izanez gero, 15 eurokoa, baina mendexarrek 8 euro ordainduko dituzte.