Zuhaitz Eguna egingo dute domekan Markina-Xemeinen
Goizean hainbat zuhaitz landatuko dituzte herrian zehar eta 13:00etan Uhagonen elkartuko dira Tximeletak Izarretan taldeko kideekin 'Betiko oroimen txokoa' inauguratzeko.
Domekan [otsailak 8], herrigintza eta ingurumena uztartuko dituzte Markina-Xemeinen, Zuhaitz Egunean. Batetaratze Guraso Elkarte, Tximeletak Izarretan eta Zuhaitzen lagunak taldeek 10:00etarako ipini dute hitzordua, Zelaian. Bertako arkupeetatik hasita, herrigunean barrena ibilbidea osatuko dute, tartean zuhaitzak landatuz.
Egitaraua.
- 10:00. Zelaian elkartu eta Kareaga industrialdera bidean zuhaitz batzuk landatu. Bide batez, inguruan dauden zuhaitzak ezagutzeko joko bat egingo dute.
- 13:00. Uhagon kulturgunera abiatuko dira, han dolu perinatalari eskainitako Betiko oroimen txokoaren irekiera ekitaldia egiteko: zuhaitz landaketa eta aitortza kolektiboa egingo dituzte.
- Amaitzeko. Kopaua, parte hartzaile guztientzat.