Zuhaitz Eguna, herrigintza eta ingurumenaren alde
Markina-Xemeingo herritarrak zenbait txokotan aritu ziren atzo zuhaitz-landaketa lanetan.
Zenbait herritar zuhaitz-landaketa lanetanBatetaratze Guraso Elkartea Batetaratze Guraso Elkartea, Tximeletak Izarretan eta Zuhaitzen lagunak taldeak elkarlanean aritu ziren atzo Markina-Xemeinen. Zuhaitz landaketa egin zuten Zuhaitz Egunaren harira herriko txoko desberdinetan, herrigintza eta ingurumena uztartzeko asmoz.
Goizean zelaian elkartu eta Kareaga industrialdera bidean zuhaitz batzuk landatu zituzten. Bide honetan zehar, inguruan dauden zuhaitzak ezagutzeko zenbait ekintza ere izan zituzten. Jardunaldi bereziki hunkigarria izan zen atzokoa. Tximeletak Izarretan taldeak, dolu perinatalaren jardunaldien barruan, Batetaratze Guraso Elkartearekin bat egin eta aitortza kolektiborako eta memoriarako Betiko txokoaren irekiera ekitaldia egin zuen. “Oso ederra era hunkigarria” izan zen ekitaldia, hainbat herritarrez inguratuta egin zutena. Eguna amaitzeko, kopaua egin zuten parte-hartzaile guztientzat.