Berriatuan 141.000 kWh energia berriztagarri sortu dira 2025ean
Udalerriko ekoizpenak dozenaka etxebizitzaren kontsumoaren baliokidea izan da eta 38 tona CO₂ baino gehiago isurtzea saihestu du.
2025ean zehar, Berriatuan 141.000 kWh energia berriztagarri sortu dira, Udalak energia-eredu jasangarriago baten alde egindako apustuaren emaitza gisa. Sortutako energiak herriko kontsumoaren zati garrantzitsu bat estaltzea ahalbidetu du, ingurumenarekiko konpromisoa indartuz.
Panel fotovoltaikoen bidez sortutako energia elektrikoa 24 etxebizitzaren edo 63 biztanleren urteko kontsumoaren baliokidea izan da. Bestalde, biomasa eta eguzki-kolektoreen bidez sortutako energia termikoak 7 etxebizitzaren edo 20 biztanleren kontsumoaren parekoa izan da.
Energia berriztagarrien erabilerari esker, 38,11 tona CO₂ isurtzea saihestu da, eta horrek 254 zuhaitz landatzearen baliokidea den ingurumen-onura ekarri du. Udaletik nabarmendu dute datu hauek azken urteotan energia berriztagarrien alde emandako pausoen emaitza direla, eta ildo horretan lanean jarraituko dutela etorkizun jasangarriago baten alde.