Lekeitioko Kultur Etxeko ikasgela eta batzar-gelak, 09:00etatik 21:00era irekita
Otsailetik aurrera astelehenetik ostiralera ikaslgelak ordutegi zabalagoa izango du.
Lekeitioko liburutegia. Argazkia: Lekeitioko Udala Lekeitioko Kultur Etxeko erabiltzaileen eskaerari erantzunez, kultur etxeko ikasgelak ordutegi zabalagoa dauka otsailaren 2an hasita. Neurri horren helburua da herritarren beharrei “hobeto” erantzutea eta espazioaren erabilera “erraztea”.
Astelehenetik barikura, o9:00etatik 21:00etara dago zabalik ikasgela, eguerdian etenik egin gabe. Zapatuetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara erabili daiteke.
Halaber, kultur etxeko bilera-gela eta gainerako aretoak ere ordutegi berean egoten dira erabilgarri. Ordutegi-aldaketa horrekin, kultur etxeak ikasketa, lana eta sormen jarduerak egiteko “baldintza hobeak” eskaini nahi dizkie herritarrei.