Mutrikuko EH Bilduk herri batzar irekia egingo du eguenean
Eguenean [otsailak 12] 18:30ean elkartuko dira Luardon.
Mutrikuko EH Bilduko ordezkariek herri batzar irekia egingo dute eguenean [otsailak 12]. 18:30ean ipini dute ordua, eta Udalgintzatik herrigintzara izenburupean elkartuko dira Zabiel Kultur Etxean.
EH Bilduko ordezkariek jakitera eman dutenez, EH Bilduk udal gobernuan burutu dituen proiektu nahiz egitasmoen inguruan berba egiteko tartea hartuko dute lehenbizi, eta ondoren, aurrerantzean burutuko dituzten proiektuen inguruan jardungo dute. Herritar denei batzar irekira bertaratzeko deia egin diete.