Ondarru Igeri Taldeak hamasei kopa lortu ditu XXXIV. Ondarru Sarian
Zapatuan lehiatu zen XXXIV. Ondarru Saria, eta udalerriko igeri taldeak marka "onak" eskuratu zituen.
XXXIV. Ondarru Sariko nesken sailkapena. Ondarru Igeri Taldea. Joan den zapatuan [otsailak 7] XXXIV. Ondarru Saria ospatu zen Ondarroako kiroldegiko igerilekuan. Guztira, zortzi taldek parte hartu zuten: 150 igerilari inguruk. Atxondo (Markina-Xemein), Kikunbera (Bermeo), Zurkida (Zalla), Zornotza, Club Deportivo Bilbao, Ganguren (Etxebarri) eta Igorreko igerilariak joan ziren Ondarroara, udalerriko igerilariez gain. Ondarru Igeri Taldeko kideek, guztira, hamasei kopa lortu zituzten: “Bost kopa nagusien txandan eta hamaika kopa txikien txandan”. Gainera, lehiaketa ikusgai egon zen YouTubeko kanaletik Zamora, Gaztedi, Maddi, Kirrixki, Gautxori eta Badis tabernetan.
Lehenengo nagusien txanda izan zen, eta gero, umeena. “Neskek eta mutilek batera lehiatu zuten, denboraren arabera antolatu baitziren serieak. Orokorrean, denbora onak egin zituzten igerilari guztiek, eta ume guztiak joan ziren etxera oroigarri banarekin”.
Sailkapenak:
