Sua piztu eta txorizoa parrillan, Sasikoipetsu eta Txitxiburduntziaren garaia iritsi da
Lea-Artibai eta Busturialdeko udalerriek hasi dira sasikoipetsu eta txitxiburduntziko ospakizunekin.
Sasikoipetsu eta Txitxiburduntzi ospakizunak heldu dira eskualdera, eta ikastetxeetan zein herrietako plazetan giro berezia sortu dute. Eskolan eta ikastoletan ez ezik, astebururako plan nagusia ere argia da: txorizo-taloak eta bokatak dastatzea, ohiturari eutsiz.
Lekeition, bai eskolak bai ikastolak Sasikoipetsu ospatuko dute, eta biharko hitzordua 14:15ean izango da Mendexan eta Karraspion. Berriatua ere prest dago Txitxiburduntzi Eguna ospatzeko: ekitaldi herritarra ere bihar egingo da, 19:00etan Herriko plazan.
Markinan, bihar 18:30ean, Kontzejupean, Udalak antolatuta ospatuko da Txitxiburduntzia, eta haragi halalaren aukera ere eskainiko da. Ziortza-Bolibarren, berriz, barikuan, Jubilatuen Armola jatetxean, Markola Guraso Elkartearen eskutik eta karnabalen testuinguruan, Txitxiburduntzia ospatuko dute.
Egitarauak, herriz herri.
- Lekeitio. Eguenean, 14:15ean izango da Mendexan eta Karraspion.
- Markina-Xemein. Eguenean, 18:30ean izango da Kontzejupean.
- Berriatua. Eguenean, 19:00tan Herriko plazan.
- Ziortza-Bolibar. Barikuan, Jubilatuen Armola jatetxean.