Rober eta Telleria nagusi Lekeitioko Trinketeko Beteranoen Txapelketako Master 40ean
Hirugarren jardunaldiak finalerako bidea argitu du martxoaren 22rako, Master 40 eta Master 60 mailetan norgehiagoka ikusgarriekin.
Lekeitioko Trinketeko Beteranoen TxapelketaLekeitioko Trinketeko Beteranoen Txapelketako antolatzailea Domekan jokatu zen Lekeitioko Trinketeko Beteranoen Txapelketako hirugarren jardunaldia, eta ikusmin handia sortu zuen harmailatan.
Master 40ean, Roberrek eta Telleriak 30-18 irabazi zieten Lander eta Egañari. Hasiera lehiatua izan zen, baina Bergarako eta Mallabiko bikoteak azkar hartu zuten agintea. Telleria nagusi aritu zen atzean eta Rober aurrean; sakea ere erabakigarria izan zen, 11 tanto lortuta. Galtzaileek 27-18ra gerturatzea lortu zuten, baina Telleriaren sake buelta batek partida itxi zuen. Hiru bikote puntutan berdinduta amaitu zutenez, zozketak eman zien lehen postua Rober eta Telleriari, eta pauso handia eman zuten martxoaren 22ko finalerako.
Bestalde, Latxi eta Madariagak 30-12 menderatu zituzten Salaberri eta Apezetxea. Salaberri Etxezarragaren ordez aritu zen. Irudi ona eman arren, egokitzeko denbora behar izan zuen; Latxi eta Madariaga, ordea, sendo agertu ziren eta finalerako hautagai dira.
Master 60ean jokatu zen jardunaldiko partidarik ikusgarriena: Asti eta Berazak 30-24 irabazi zieten Jauna eta Fosterrei. Neurketa oso orekatua izan zen, berdinketa ugarirekin. Azkenean, sakean egon zen gakoa: Jaunak bost falta egin zituen, eta Astigarragak bost tanto lortu zituen sakez. Martxoaren 22an elkartuko dira berriro finalean.
Gogorarazi behar da domeka honetan ez dela partidarik izango; lehiak martxoaren 22an jarraituko du.