Inauteriek irudimenez, kolorez eta jai giroz beteko dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko bazterrak
Datozen egunak ekimenez beteta egongo dira Lea-Artibai eta Mutrikun. Inauterietako desfileak egingo dira nonahi, eta musika eta jai giroa ziurtatuta egongo da.
Beste urte betez, Lea-Artibai eta Mutrikuko kaleak kolorez janztera datoz inauteriak. Izan ere, datozen egunetan askotariko ekimenez beteta egongo dira eskualdeko herriak; besteak beste, kalejirak, txapelketak, play backak, musika eta dantza. Jai giroa nagusi izango da, eta herritarrei ez zaie planik faltako.
Amoroton bihar [otsailak 13] ospatuko dituzte aratusteak; kalejira, ikuskizuna eta Xaiborren disko festagaz. Lekeition, berriz, “goi-goitik” ospatuko dituzte, gaurtik [otsailak 12] martitzenera [otsailak 17] arteko egitarauagaz. Askotariko ekintzez gozatzeko aukera izango dute lekeitiarrek. Zapatuan, esaterako, Aratuste Alai estudiantinaren kalejira izango dute goizean, Nautikatik hasita, eta arratsaldean, etorkizuna dantza taldearen kalejira egongo da, Aittitta Makurra txarangak animatuta. Munitibarren, Aulestin, Berriatuan eta Etxebarrian, kalejira, musika eta askotariko ekintzez gain, herri bazkarian batuko dira herritarrak. Gainera, festak gauera arte iraungo du; izan ere, munitibartarrek Dj Nai edukiko dute herriko plazan; aulestiarrek karaokea gaztetxean, berriatuarrek Sakatu Elektrotxaranga kaleetan zehar; eta Etxebarrian karropoteo musikatua egongo da, Gazte Asanbladaren eskutik.
Ondarroan inauterietako dantzak egingo dituzte kalez-kale, eta gaztetxea ere irekita egongo da, Dj Turubipotek musika jartze duen bitartean. 20:00etan Lantzoiari ongi etorria emango diote ondarrutarrek. Mutrikun, Gure Ametsa dantza taldea, Txistu taldea, eta Akordeoi taldearen kalejira egongo da zapatu arratsaldean, eta 19:00etan Pikomelatos eta Bandaren kalejira egongo da.
Bestalde, Markina-Xemeinen eta Gizaburuagan domekan [otsailak 15] ospatuko dituzte inauteriak. Markina-xemeindarrek txistularien kalejiragaz hasiko dute eguna, eta gizaburuagatarrek, berriz, txikiteoagaz. Gizaburuagan, Irrikazu disko jaia, txokolatada eta maskara tailerra egingo dute eguerdian, eta ondoren, pintxoak jango dituzte. Gero, mozorro lehiaketaren sari banaketagaz emango diote amaiera egitarauari. Markina-Xemeinen, ordea, egun guztian iraungo du festa giroak. 15:00etan gazte bazkaria egongo da frontoi txikian, eta gauean, Elustondo neba-arreben erromeria egongo da Kontzejupean.
Asteburuaz gain, martitzenean ere egitaraua egongo da Lekeition eta Ondarroan. Goizean, ikastetxeetako umeak kalera aterako dira herriko kaleak alaitzera. Ondarroan, iluntzean, inauterietako dantzak egingo dituzte, eta amaieran, Miel Otxin erreko dute. 20:00etan Akularen enterrua egingo dute, eta sermoiaren ostean, uretara botako dute. Lekeition, berriz, umeentzako antzerki musikatua egongo da, eta 19:30ean Suzko zezena ibiliko da herriko kaleetan zehar.
Ziortza-bolibartarrek otsailaren 21ean [zapatua] ospatuko dituzte inauteriak. 17:30ean Zirku tailerra egongo da, eta 18:30ean talo tailerra. Biak ala biak Markola Guraso Elkarteak antolatu ditu.
EGITARAUA
AMOROTO
Gaur, barikua
- 15:00. Kalejira.
- 15:15. Ikuskizuna.
- 16:45. Xaiborren disko festa.
- Ostean. Askaria.
AULESTI
Bihar, zapatua
- 12:30. Herritar guztia kalejiran, Torrezelaitik Plazara.
- Ostean. Kuadrillen antzezpena.
- Gero. Inauteriri ongi etorria.
- Ondoren. Mozorro onenentzat sari banaketa.
- 14:00. Herri bazkaria: umeak.
- 15:00. Herri bazkaria: nagusiak.
- 16:00-19:00. Umeentzako jolas parkea.
- 18:30. Kittu musika taldeak animatuta herrian zehar kantuan eta dantzan.
- Gero. Karaokea, gaztetxean.
BERRIATUA
Bihar, zapatua
- 12:00. Mahaien muntaia. Lagun talde bakoitzetik bi pertsona.
- 15:00. Herri bazkaria.
- 16:30. Bingo musikatua.
- 17:30. Mahaiak jaso.
- 18:00. Mozorroen erakustaldia.
- Ondoren. Txokolate beroa.
- 19:00. Sakatu Elektrotxaranga.
ETXEBARRIA
Bihar, zapatua
- 12:30. Desfilea, karro musikatuak alaituta.
- 14:30. Bazkari herrikoia, frontoian.
- 17:00. Taldeen ikuskizunak eta sari banaketa.
- Jarraian. Txokolatea bizkotxoekin.
- Ondoren. Gazte Asanbladaren eskutik, karropoteo musikatua.
GIZABURUAGA
Etzi, domeka
- 12:00. Herri txikiteoa.
- 12:00-14:00. Irrikazu disko jaia, txokolatada eta maskara tailerra.
- 13:00. Pintxo jana.
- 13:45. Mozorro lehiaketaren sari banaketa.
LEKEITIO
Gaur, barikua
- 20:30. Kantuzaleen Askott gaua.
Bihar, zapatua
- 11:00. Aratuste Alai estudiantinaren kalejira, Nautikatik hasi eta eguneko zentroan emanaldia.
- 12:30. Aratuste Alai estudiantinaren kalejira, Aratusteetako abesti zaharrak herrian zehar.
- 13:30. Aratuste Alai estudiantinaren emanaldia, plazan.
- 18:00. Etorkizuna dantza taldearen kalejira, Aittitta Makurra txarangak animatuta, Trinketetik hasita.
- Ondoren. Dantza saioa, plazan eta Eskolapean.
- 19:00. Aratuste Alai estudiantinaren kalejira, Eusebio Maria Azkue kaletik hasita.
- 20:30-22:30. Aittitta Makurra txarangaren kalejira, Nautikatik hasita.
Etzi, domeka
- 12:30. Eguzkilore jubilatuen abesbatzaren kontzertua, Baserri Etxe tabernan, Eskolapean eta udaletxeko eskaileretan.
- 12:30. Itxaropena estudiantinaren kalejira, Nautikatik hasita.
Astelehena, otsailak 16
- 19:00. Itxaropena txistularien kalejira, Nautikatik hasita.
Martitzena, otsailak 17
- 10:30. Eskolako eta ikastolako ikasleen kalejira, Ateak kaletik plazara.
- 12:00. Ikastolako ikasleen antzerkia, Santi Brouard frontoian.
- 12:30. Herri Eskolako ikasleen ikuskizuna, Plazan.
- 17:30. Txokolatada, Lekeitio Lagunkoiaren eskutik.
- 18:00. Umeentzako antzerki musikala.
- 19:30. Suzko zezena.
- 21:00-00:00. Dj saioa eta mozorro lehiaketa. Eskolapean.
MARKINA-XEMEIN
Etzi, domeka
- 10:30. Txistularien kalejira.
- 12:30. Zarangi-dantza eta Hartza, Zerutxuren eskutik.
- 13:30-18:00. Mozorro desfilea, Muxitxa txarangak girotuta.
- 15:00. Gazte bazkaria, frontoi txikian.
- 18:30. Sari banaketa musikatua.
- 19:45era arte Txaranga, kalez-kale.
- 20:00-22:30. Erromeria Elustondo neba-arrebekin, Kontzejupean.
Astelehena, otsailak 16
- 11:00. ZTIM tailerra: Anatomia, arnas aparatua. Herri Bibliotekan.
- 12:00. Amaia Egidazu ipuin kontalaria, Uhagonen.
- 17:00-18:30. TiTe sormen tailerra, Uhagonen.
Martitzena, otsailak 17
- 11:00. ZTIM tailerra: Zentzumenen tailerra. Herri Bibliotekan.
Zapatua, otsailak 28
- 11:00. Markina-Xemeingo Dibertimendua, Xemeingo elizatik hasita. Herriko eragile, elkarte eta norbanakoek sortua.
MUTRIKU
Gaur, ostirala
- 16:00. Pikomelatos eta Banda txikiren kalejira, ikastolarik hasita.
- Ondoren. Ken bat diskofesta, Beheko Plazan.
- Bihar, zapatua
- 12:30. Gure Ametsa dantza taldea, txistu taldea eta akordeoi taldearen kalejira.
- 17:00. Kalejira eta mozorro lehiaketa Arima Dance tadearen eskutik, Egaña gunean.
- 19:00. Pikomelatos eta Bandaren kalejira, Egaña gunetik hasita.
- 20:00. Diskofesta, Beheko plazan.
- Etzi, domeka
- 17:30. Ekain pailazoaren Hautsak harrotzen ikuskizuna, Egaña gunean.
ONDARROA
Gaur, barikua
- 18:30. Inauteri kalejira, Unanue musika eskolaren eskutik.
Bihar, zapatua
- 13:00. Inauterietako dantzak, kalez-kale.
- 13:00. Inauterietako emanaldia, Kantaize Orfeoiaren eskutik, Alde Zaharrean.
- 16:30-18:00. Errebala Txikiñe Gaztelekuan, Inauteri festa.
- 18:00-20:00. Joxpa erromeriaren kontzertua, Itsasaurre plazan.
- 20:00. Lantzoi jaunari ongi etorria barratik.
- 21:30. Joxpa erromeriaren kontzertua, Itsasaurre plazan.
- 22:00. Gaztetxearen irekiera.
- 23:00. Mozorro lehiaketa gaztetxean.
- Ondoren. Dj Turubipot.
Martitzena, otsailak 17
- 11:30. Herriko umeen kalejira, Ibaiondotik Itsasaurrera.
- 12:15. Animazioa Txirrimorraski ODLT-ren eskutik, Itsasaurre Plazan.
- 17:00. Play Back lehiaketa, Itsasaurre Plazan.
- 18:45. Inauterietako dantzak, kalez-kale, Kresala Kultur Elkartearen eskutik.
- Ondoren. Miel Otxin erreko da Itsasaurren.
- 20:00. Akularen enterrua, barratik Zubi Zaharrera, Artelanen eskutik.
ZIORTZA-BOLIBAR
Zapatua, otsailak 21
- 17:30. Zirku tailerra.
- 18:30. Talo tailerra.