Pertsianak Zabalik programak tokiko merkataritzaren belaunaldi-erreleboa bultzatzen du Lea-Artibaien
Leartibai Fundazioa-ren ekimenak erretiroa hartzera doazen merkatarien eta negozioak hartu nahi dituzten pertsonen arteko lotura errazten du, saltokiak irekita mantendu eta tokiko merkataritzaren jarraipena bermatzeko.
Tokiko merkataritzaren jarraipena gure egunerokoaren arazoa bihurtu da. Betidanik zabalik egon diren negozio batzuk pertsiana jaitsi izan behar dute belaunaldiko erreleboa faltan dagoelako. Horren aurrean, Lea-artibai fundazioak Pertsianak Zabalik proiektua jarri du martzan. Programaren helburua da merkatari batek bere negozioa itxi eta pertsiana jaitsi aurretik, negozio hori irekita mantentzea ahalbidetuko duen prosezu bat abian jartzea. Hau da, negozioa hartuko duen pertsona bat bilatzea eta jarraipena emateko behar dituen baliabide guztiak haren eskura jarri eta prozesua “erraztea”.
Bideratuta dago erretiroa hartzeagatik edo beste arrazoi batengatik negozio utzi nahi duten Lea-Artibaiko merkatariei, edo Lea-Artibaiko merkataritza-establezimendu baten ardura hartu nahi duen edonori. Hurrengoak ere merkataritza-establezimendutzat jotzen dira: garbitegiak, tindategiak, argazki-zerbitzuak, pintura-zerbitzuak, dokumentuen fotokopiak, estetika zentroak eta ile-apaindegiak.