Aulestiko martxoaren 8ko bertso bazkarian izena emateko epea zabalik dago
Martxoaren 8rako egitarau “borobila” antolatu dute Aulestiko Mugimedu Feministak eta udaleko Berdintasun Batzordeak. Hala, 12:30ean plazan batuko dira elkarretaratzerako, eta ostean, guztien artean abestuko dute. Ondoren, karropoteo musikatua egingo dute, eta 15:00etan txokoan batuko dira, bertso bazkarirako. Miren Artetxe eta Onintza Enbeita izango dira bertsolariak. Hala, bazkarian izena emateko aukera zabalik dago udalerriko tabernetan edota dendetan, martxoaren 1era arte edo bazkariko lekua bete arte.