Euskal Herriko haritza eskatzeko aukera dago otsailaren 27ra arte, Aulestin
Bizkaiko Foru Aldunditik Euskal Herriko haritza (Quercus Robur) jasotzeko eskaintza jaso du Aulestiko Udalak. Hala, haritza jaso nahi duen herritarrak udaletxean eskatu beharko du otsailaren 27a baino lehen.
Udaletik adierazi dutenez, “nahi beste” landare daude banatzeko. Beraz, interesa duenak udalera jo beharko du 09:00etatik 14:00etara, edo telefonoz deitu hurrengo telefonora: 94 627 90 06.