Baskaranek eta Mayok irabazi dute denda eta tabernen mozorro lehiaketa
Taberna eta denden lehiaketaz gain, bakarkako nahiz taldeko sariak ere banatu dituzte: Edarra kuadrue, Ehiza da bizia, Nasa eta Nor da nor izan dira irabazleak.
Markina-Xemeingo Udalak eta Hemen Be Bai merkatarien elkarteak antolatuta, denda eta tabernen mozorro lehiaketa egin dute beste behin ere Markina-Xemeinen. Inauteriak aitzakiatzat hartuta, bakoitzak bere denda edo taberna atondu du, eta lehiaketak baditu jada irabazleak: denden irabazlea Baskaran izan da, eta tabernena, Mayo.

Baskaranek irabazi du denden mozorro lehiaketa.
Antolatzaileek irabazleak zoriondu dituzte, eta eskerrak eman dizkiete parte hartu duten denei: Txispita, SK8, Nerea arropa denda, Arauko Artetxe farmazia, Mikel kirolak, Loirats, Kareaga, Ainhoa estetika zentroa, Itziar optika, IKU argazkiak, Zamakola farmazia eta Baskaran dendak eta Vega eta Mayo tabernak.

Mayo tabernako langileak.

Mayo tabernak irabazi du mozorro lehiaketa.
Aratusteetako mozorro lehiaketa. Horrez gain, bakarkako nahiz taldekako irabazleak ere jakinarazi dituzte. Nagusietan Edarra kuadruek irabazi du bakarkako nahiz binakako saria, eta Ehiza da bizia-k ostera, taldekakoa. Ume eta gaztetxoetan Nasak irabazi du bakarkako saria eta Nor da nor-ek, taldekakoa.
- Nagusiak.
- Bakarka edo binaka:
-
-
- Edarra kuadrue
- Urrezko sota
- Kripto pentsioa
-
-
- Taldeka:
-
-
- Ehiza da bizia
- Bad Bunny
- Igertu baserria
- Simpson
- Benidorm IMSERSO
-
- Ume eta gaztetxoak.
- Bakarka edo binaka:
-
-
- Nasa
-
-
- Taldeka:
-
-
- Nor da nor
- Pitufoak
- Txinatarrak
- Trolls
- Teletubiak
-

Markina-Xemeingo mozorro lehiaketako irabazleak: Ehiza da bizia.

Markina-Xemeingo mozorro lehiaketako bigarren sarituak: Bad Bunny.