'Ilusio Ponpak' jardunaldiak norbera izatearen indarra izango du hizpide
Patty Bonet aktorea eta Amagoia Eizaguirre psikologoa arituko dira hizlari lanetan. Euren jakintzak eta bizipenak partekatuko dituzte, ikasketarako eta barnera begiratzeko espazio bat sortuz.
'Ilusio Ponpak' ekitaldiaren iazko hitzaldiaLea Artibai Ikastetxea Lea-Artibai Ikastetxeak abian jarri du Ilusio Ponpak ekimenaren hamabigarren edizioa. “Arazoen aurrean ikuspegi baikorra transmititu eta motibazioa sustatzeko” jardunaldiak antolatu dituzte, langileen motibazioa pizteko eta galdutzat ematen duten fokua eta ilusioa berreskuratzeko helburuarekin. Enpresa mundura zuzenduta dagoen ekimena otsailaren 27an, 10:00etan hasiko da, eta aurreko urteetan bezala, aberasgarria izango den jardunaldi bat aurreikusten dute antolatzaileek.
Ildo beretik jarraitzen du ekimenak, urtetik urtera aldaera bat edo beste eginez. “Desberdina izatea” eta honek egunerokotasunean sortzen dituen zalantza eta ezinegonenetan jarriko dute fokua. Aparteko bi gonbidaturen bizipenen bitartez, norberaren egunerokotasuna, motibazioa eta autoestimua baldintzatzen dituzten hainbat faktore izango dituzte hizpide.
Enpresei zuzendutako jardunaldia bada ere, norbanakoek izena eman dezakete hitzaldira hurbildu nahi izanez gero. Izen-ematea Lea-Artibai Ikastetxearen web orrian egin daiteke.
Entzunez eraikitzea. Ilusio Ponpak ekimenak benetako istorioak kontatuz lortzen du bere helburua. Argi daukate egiazko petsonek eta beraien istorioek teoria hutsek baino gehaigo balio dutela. Eredu diren bi pertsona gonbidatu dituzte oraingoan ere, eta toki bat eman die beraien bizipen eta jakintzak partekatzeko. Entzuleentzat zinez baliagarriak eta aberasgarriak izango direnak.
Patty Bonet aktore eta kazetariak hartuko du hitza. Bonet erreferente handi bat da albinismoaren eta dibertsitate funtzionalaren ikusgarritasunerako egin duen lanagatik. Ikusmenaren zati handi bat galduta dauka, baina horrek ez ditu bere bizitzeko eta lan egiteko gogoak zapaldu. “Enfokatzea jarrera bat da” leloa aukeratu du aktoreak bere hitzaldiari sarrera txiki bat egiteko. Motibazio hitzaldi baten bitartez, ikaskuntzak, pasarteak, ametsak eta horiek egia bihurtzeko bidea azalduko ditu. Pattyk bizitza osoa darama desgaitasunaren ikusgarritasunarekin konprometituta. Bere berbaldian, erakutsi nahi digu fokuratzea ez dagoela ikusten dugunaren mende, bizitzeko aukeratzen dugun jarreraren mende baizik. “Ausardia” hitzak definitzen du Patty Bonet. Bere energia erraz transmititzen den horietako bat da, eta bere bizipenak mugarik ez jartzearen eta aurrera begira lan egitearen adibide dira. Aktore eta kazetariak gure ametsak jarraitzera eta horiek lortzeko lan egitera bultzatuko ditu entzuleak. Esperientzia eraldatzaile bat eskiniko du, eta norberaren bizitzaren gidaritza hartzera bultzatuko ditu entzuleak. Erronka berriak hartzera eta helburuei tinko eustera.
Bigarren gonbidatua Amagoia Eizaguirre psikologo eta hizlaria da. Entzuleak gogoeta egitera gonbidatuko dituen berbaldia izango da Amagoia Eizaguirrek eskiniko duena. Fokua eta ilusioa galtzeari buruz arituko da, gaur egun hainbat langileren egunerokotasuna baldintzatzen duten faktore gisa. Lehentasunak antolatzeko, autoexijentzia arintzeko eta eguneroko bizitzan lortu nahi den kontrol sentsazioa berreskurazeko gakoak emango ditu psikologoak. “Eraldatzea ahalbidetzen duen benetako energia” eskaintzera dator, langileen ezinegonak gelditzeko eta aurrera egiteko espazio bat sortzeko helburuarekin.