
Udalak harreman zuzena du Iberdrola eta Euskaltel enpresekin eta arazoa lehenbailehen konpontzea eskatu du.

Hirugarren urtez martxan dagoen egitasmoak hamar lagun inguruko taldea biltzen du eta literaturaren bidez esperientziak partekatzeko gunea bihurtu da.

Patty Bonet aktorea eta Amagoia Eizaguirre psikologoa arituko dira hizlari lanetan. Euren jakintzak eta bizipenak partekatuko dituzte, ikasketarako eta barnera begiratzeko espazio bat sortuz.

Arnoate eta Alkolea taldeek Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketan parte hartuko dute. Debabarrenako lehenengo kanporaketa bihar [otsailak 20] izango da, 20:00etan, Soraluzen.

10:30ean promesek dute, eta 12:00etan, elite mailako pilotariek. Elite mailan, Sagardui-Gaminde eta Etxegarai-Capellan bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Kultur Etxean egingo den saioan herriko informazioa eta argazkiak igoko dira eta ospakizuna egingo da Eliza atarian, ezagutza partekatuaren sinboloarekin.

Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Jesus Tapia Sagarnak Mutrikuko bi kobazuloen inguruko azken ikerketen emaitzak aurkeztuko ditu astelehenean [otsailak 23].

Leartibai Fundazioak 'Egoera geopolitiko berria eta honen eragina industrian' jardunaldia antolatu du martxoaren 12rako. Lea-Artibaiko eragileei zuzendutako jardunaldia da, eta bertaratzeko izena eman behar da.

Markina-Xemeingo Karmeldarren aretoan 'Oceanus Plasticus' erakusketa ikusteko aukera egongo da, zapatutik [otsailak 21] martxoaren 5era.