Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek bost greba egun deitu dituzte
Abenduaren 17an izan zuten lehen greba eguna, eta urtarrilean ere beste bi greba egun egin zituzten. Orain, otsailerako eta matxorako egin dute deialdia: otsailaren 24an eta 25ean, eta martxoaren 16an, 17an, eta 18an, Greba Orokorra barne.
Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek greba egunak deitu dituzte datozen egunetarako. Abenduaren 17an egin zuten lehenengo greba, eta urtarrilaren 14an eta 15ean ere jarraipena eman zioten. Gaur gaurkoz, baldintza “berdinekin” jarraitzen dute; beraz, greba egingo dutela iragarri dute: otsailaren 24an eta 25ean, eta martxoaren 16an, 17an eta 18an. “Martxoaren 17ko Greba Orokorra barne”. Gainera, otsailaren 24rako [martitzena] elkarretaratzea deitu dute Ondarroako Artibai egoitza aurrean, 11:00etan.
Langileek azaldu dutenez, ASELBI-CEBEK eta ASPEL patronalek uko egin diote negoziazioari, eta orain arte bermatutako eskubideak “murriztu nahi dituzte”: “Patronalak baja osagarriak ezabatu nahi ditu sektorearen soldata egoeraren truke, eta bajak ezabatu ezean, ez du hitzarmena sinatuko. Xantaia honen aurrean argi daukagu bermatu egin behar direla lan osasuna eta guxieneko soldata duinak. Ez dugu onartuko eskubideen atzera urratsik”.