"Ebakuntza agresiboen alternatiba seguru eta eraginkorra eskaintzen dugu"
Barizeak kentzeko zientzian oinarrituta dagoen eta pazientea erdigunean jartzen duen metodoa ondu du Varitek-ek. Metodoaren azalpenak eman ditu Iñaki Prieto erradiologia baskular eta interbentzionistan espezializatutako medikuak.
Varitek-en Bilboko zentroko mediku taldeaVaritek Begi-kolpez ikusten dira barize edo zangoetako azaleko zainen dilatazio iraunkorrak, baina askorentzat ezezaguna izango da pairatzen dituztenen bizi kalitatea “nabarmen murriztu” dezaketela. Arazo horri irtenbide eta tratamendu ahalik seguruenak, azkarrenak eta pertsonalizatuenak eskaintzeko helburuagaz jaio zen VARITEK, duela 15 urte baino gehiago. Geroztik, 3.500 barizetik gora kendu dituzte; izan ere, mota guztietakoak artatzeko prestatutako profesionalak dituzte Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Sevillako egoitzetan.
Zergatik sortzen dira barizeak? Osasunean eta egunerokotasunean zer eragin dute, itxura fisikoaz harago?
Barizeak zainetako balbulen funtzionamendu okerraren ondorioz sortzen dira. Balbula horiek odola bihotzera itzultzea errazten dute, baina huts egiten dutenean, odola metatu eta zainak dilatatzen dira. Itxura estetikoaz gain, mina, astuntasuna, hantura, azkura, gaueko karranpak eta, kasu aurreratuetan, azaleko lesioak edo ultzerak eragin ditzakete, bizi-kalitatea nabarmen murriztuz.
Urte luzez ebakuntza klasikoa izan da barizeak kentzeko aukera bakarra. Nolakoak ziren ebakuntza horiek? Zein da Varitek-ek eskaintzen duen teknika alternatiboa?
Ebakuntza klasikoan, zaina kentzen zen (stripping), anestesia orokorra edo espinala erabiliz, ebaki handiekin eta errekuperazio luzearekin. Varitek-ek, ordea, teknika endobaskular eta ez inbaditzaileak erabiltzen ditu, normalean Venaseal, irrati-frekuentzia edo mikroeskleroterapia bezalako metodoekin, ebakirik ia egin gabe.
Teknologia ez inbaditzailea eskaintzen duzue. Zertan datza? Zein dira abantailak?
Teknika hauek zainaren barrutik egiten dira kateter edo mikroorratzen bidez. Ez da ospitaleratzerik behar, tratamendua anbulatorioa da, eta pazientea egun berean etxera joan daiteke. Abantailak dira min gutxiago, anestesia lokala, orbainik ia ez, arrisku txikiagoa eta errekuperazio azkarra.

Iñaki Prieto, Varitek-eko medikua
Barize mota ezberdinak artatzen al dituzue? Denak ezabatu daitezke?
Bai, barize mota desberdinak tratatzen dira: barize handiak, adar-barizeak, armiarma-barizeak… Hala ere, kasu bakoitza banaka aztertu behar da, eta ez da beti posible izaten denak guztiz ezabatzea, baina bai sintomak eta itxura nabarmen hobetzea.
Tratamendua edozein pertsonarekin bateragarria al da? Ze baldintza bete behar ditu pazienteak?
Oro har, pertsona gehienentzat egokia da, baina beharrezkoa da aurretiko balorazio medikoa egitea. Ez da gomendagarria infekzio aktiboak, koagulazio-arazo larriak edo haurdunaldi aurreratua duten pertsonentzat, adibidez.
Nolakoa da paziente baten prozesua, lehenengoz klinikara hurbiltzen denetik, barizeak kendu eta alta jasotzera arte?
Lehenik, balorazio klinikoa eta ekografia dopplerra egiten dira. Ondoren, tratamendu pertsonalizatua proposatzen da. Saioa edo saioak egin ondoren, pazienteak berehala jarrai dezake eguneroko bizitzarekin, jarraipen-bisita labur batzuekin.
Zeintzuk dira Varitek-en eskaintzaren edo metodologiaren ardatz edo ezaugarri nagusiak?
Ardatz nagusiak ondorengoak dira: pertsonalizazioa, teknika ez inbaditzaileak, teknologia aurreratua, segurtasuna, emaitza funtzional eta estetiko onak eta pazientearen erosotasuna.
Barizeak kenduta, berriro agertzen al dira? Ze berme eskaintzen duzue?
Tratatutako zainak normalean ez dira berriro agertzen, baina joera genetikoa dagoenez, beste barize batzuk sor daitezke denborarekin. Horregatik, jarraipena eta prebentzioa garrantzitsuak dira. Varitek-ek emaitzen jarraipena eta aholkularitza eskaintzen ditu.
Ze behar konkreturi erantzunez jaio zen Varitek?
Varitek barizeen tratamendu modernoen beharrari erantzuteko sortu zen, ebakuntza agresiboen alternatiba seguruago eta eraginkorrago bat eskaintzeko, medikuntza modernoaren bilakaerarekin bat eginez.
“Pazienteek gehien nabarmentzen dutena erraztasuna, minik eza eta emaitzen azkartasuna eta kalitatea izaten da”
Ze diziplinatako medikuek osatzen duzue?
Taldea diziplina anitzekoa da: erradiologia diagnostiko eta interbentzionistan espezialistak eta oro har, barizeen tratamendu ez inbaditzaileetan trebatutako osasun-profesionalak. Esperientzia handiko medikuak, azken finean.
Zergatik gomendatuko zenuke Varitek metodoa?
Zientzian oinarrituta dagoelako, eraginkorra delako, segurua, min gutxikoa eta pazientearen bizi-kalitatea azkar hobetzen duelako, ia pazientearen eguneroko bizitza eten gabe.
Mediku gisa, nola deskribatuko zenuke teknika berrien agerpenak suposatzen duen aurrerapausoa?
Aurrerapen handia da, pazientea erdigunean jartzen duelako: tratamendu seguruagoak, azkarragoak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dira, arriskuak murriztuz eta emaitzak hobetuz.
Zein izaten da pazienteen erantzuna edo gehien nabarmentzen dutena?
Urte hauetan milaka paziente artatu ditugu, eta gehien nabarmentzen dituztenak tratamenduaren erraztasuna, minik eza edo oso txikia eta emaitzen azkartasuna eta kalitatea izaten dira. Askok tratamendua bukatutakoan esandako esaldia hauxe litzateke: “Jakin izan banu hain eramangarria izango zela, lehenago egingo nuke, dudarik gabe”.