Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ireki ditu ateak 'Oceanus Plasticus' erakusketak

Euskal Herriko Unibertsitateak sortutako 'Oceanus Plasticus' erakusketa ikusgai dago Karmeldarren aretoan, Bekobenta Eskolak antolatuta.

Karmeldarren aretoan ikusgai dago erakusketa.
Garazi Burgoa Aldarondo
Markina-Xemein
2026/02/21

Euskal Herriko Unibertsitateak sortutako Oceanus Plasticus erakusketa ikusgai dago Markina-Xemeingo Karmeldarren aretoan, Bekobenta Eskolak antolatuta. Gaur [otsailak 21] ireki dituzte ateak, eta martxoaren 5era arte egongo da zabalik.

Erakusketak Erdi Aroko mapetan agertzen ziren itsas munstroen iruditeria du abiapuntu. Garai hartan, mapagileek itsas bidaiari eta marinelei ohartarazteko marrazten zituzten izaki “beldurgarriak”; oraingo proposamenak, ordea, gaur egungo testuingurura ekartzen du ideia hori, plastikoaren gehiegizko erabilerak eta itsasoetan pilatzen diren hondakinek sortutako “benetako munstro berriak” irudikatzeko eta “giza portaeren ondorio latzak” mahaigaineratzeko. Espezie ozeanikoen eta plastiko hondakinen arteko hibridazioak erakusten ditu, ikuslea hausnarketara gonbidatuz.

Erakusketaren egileak Leire Fernandez eta Eduardo Herrera irakasleak dira, eta proiektua Plentziako Itsas Estazioagaz elkarlanean garatu zuten, EHUko Arte Ederren Fakultateko Sorkuntza eta Diseinu Graduaren baitan.

Eskolan landutakoa “borobilduz”. Bekobenta Eskolak antolatu du erakusketa. Izan ere, eskolako guraso batek oparitutako liburu batetik abiatu zen lanketa: “Liburua ikusi genuenean pentsatu genuen erreza eta egokia zela eskolan lantzeko; alde ludikoa dauka, umeek ikusteko zelan sortzen den guzti hau, eta bestetik plastikoaren gehiegizko erabilera eta itsasoan zenbat plastiko agertzen diren lantzen dira”.

Guraso batek oparitutako liburua.

Guraso batek oparitutako liburua.

Hortik abiatuta, aurten eskola osoak “ura” landu du ardatz modura, eta plastikoaren auzia ere hor kokatu dute. Inauterietan ere gai bera izan dute oinarri: txikiek bakoitzak itsas animalia bana aukeratu eta horrela mozorrotu dira; nagusiagoek, berriz, plastikoaren erabilera eta itsasoaren kutsaduraren inguruko lanketatik abiatuta sortu dituzte mozorroak. Gainera, dantzak eta performanceak ere gaiari lotuta prestatu dituzte.

Azken asteotan Blue filma ere ikusi dute, eta ikas-egoera osoa ozeanoen zaintzaren eta plastikoaren arazoaren inguruan ardaztu dute. Testuinguru horretan, erakusketa Markina-Xemeinera ekartzeko aukera sortu zen, eta eskolako irakasleek proiektuari amaiera “biribila” emateko aukera “ederra” zela erabaki zuten. Hala, Ikasleak datorren astean hasiko dira erakusketa bisitatzen: astelehenean hasi, eta HH4tik DBH2ra arteko taldeak txandaka igaroko dira aste osoan.

Ordutegiak. Gaurtik [otsailak 21] martxoaren 5era arte egongo da irekita erakusketa. Eguenetan 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; barikuetan 17:00etatik 20:00etara; zapatuetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta domeketan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.