Digitalizazioaren abantailak ezagutzeko ikastaroaren izen ematea zabalik
'Online izapidea Osakidetzarekin' eta 'Zure bidaia planifikatu' ikastaroak martxoan hasiko dira.
Digitalizazioak abantaila handiak eskaintzen ditu, baina baita zalantza ugari ere. Horregatik Lekeitioko Udala, Lekeitio Lagunkoia elkartea eta KZgunea elkartu dira lekeitiarren zalantzak argitzeko. Izen ematea zabalik dago eta otsailaren 19tik 26ra bitartean aukera egongo da kultur etxeara joanez gero.
Bi ikastaro egingo dira. Alde batetik, ‘Online izapidea Osakidetzarekin’ egingo da martxoaren 2 eta 3an [astelehen eta martitzen] 16:00retatik 18:00ak arte, kultur etxeko KZgunean. Bestetik, ‘Zure bidaia planifikatu’ tailerra ospatuko da, martxoaren 9, 10 eta 11an [martitzena, eguaztena eta eguena] 16:00reatik 18:00ak arte, berriz ere, kultur etxeko KZgunean.