'Etxeko konponketa txikiak' tailerra martxoaren 3an izango da
Interesdunak izena eman dezakete WhatsApp bitartez 648 511 741 zenbakira.
Denboraren bankua, Lekeitio Lagunkoia eta Lekeitioko Udalak bat egin dute ‘Etxeko konponketa txikiak’ tailerra sortzeko. Bertan, interesdunak ikasiko dute nola zulatu hormak, entxufeak nola aldatu, iturria nola aldatu, eta abar. Helburua da etxean egunerokoan behar izaten diren konponketa txikiak nola egin ikastea eta herritarren arteko komunitate sentimendua indartzea. Tailerra martxoaren 3an [martitzena] egingo da, 18:00etatik 20:00etara eta izena emateko WhatsApp bitartez egin behar da 648 511 741 zenbakira.