Lekeition egindako eliza agurrak izango da 'Hil arte bizi' hitzaldian jorratuko den gaia
Eguenean [otsailak 26] heriotzaren inguruko hitzaldi-elkarrizketaren 5.saioa ospatuko da.
Herri mailan heriotzaren inguruan naturaltasunez hitz egiteko eta elkarrengandik ikasteko helburuarekin sortu dira Hil Arte Bizi topaketak. 6 saiotan banatu dira eta 6 gai desberdin jorratu dituzte. Gai bakoitzaren inguruko hitzaldi txiki bat egin ostean, herritarren arteko elkarrizketa edo mahai-ingurua prestatzen da. Egueneko deialdia, 5.saioa, “Herrian egindako agurretatik ikasten: Elizan egindako agurrak” izendatu dute.
Antolakuntzatik aipatu dute, hil ostean komunitate mailan egiten diren agur ekintzak garrantzia dutela dolua egiterakoan. Mendeetan Euskal Herrian elizan egin dira omenaldiak, eta agurrak egiteko orduan zaindu behar denari eta kontuan izan behar denari buruz jardungo dute. Hitzaldia Nere Erkiagaren eskutik joango da, eta elkarrizketan Joxe Agustin Maizen eskuetan egongo da.
Lekeitioko Udaletik adierazi dute, dolu prozesuan aurkitzen diren pertsonentzat ez dela egokia hitzaldira joatea. Sarrea librea da eta ez da izena eman behar, topaketa eguenean [otsailak 26] izango da 18:00tan Azkue aretoan.
Azken saioa heltzear dago
6. saioa martxoaren 11an [eguaztena] ospatuko da. Gaia “Herrian egindako agurretarik ikasten: Norberak egindako agurrak” izendati dute. Antolakuntzatik, aipatu dute hil ostean komunitate mailan egiten diren agur ekintzak garrantzia dutela dolua egiterakoan. Inongo kultur edo sinismen ohiturarik ez dauken pertsonak omentzeko egindako agurren kontura jorratuko dute, antolatzeko orduan hartu den kontuak ezagutzeko. Hizlaria Nere Erkiaga izango da, eta mahai-inguruan Karmen Garatea, Imanol Gabiola eta Sorkunde Txurruka osatuko dute.