Sarrigurengo hilketa matxista salatu dute Lea-Artibai eta Mutrikun
Ondarrutarrak Alamedan batu ziren atzo.Ondarroako Udala. Protesta jendetsuak egiten ari dira Euskal Herriko udalerrietan barikuan Sarrigurenen (Iruñea, Nafarroa) izandako hilketa matxista salatzeko. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, Lea-Artibai eta Mutrikun ere kalera atera dira herritarrak: “Feminizidio bat da, gure kale eta etxeetan dirauen indarkeria zisheteropatriarkalaren adierazpenik gordinena”.
Barikuan gizonezko batek emakumezko bat hil zuen Sarrigurenen, eta beste bat larri zauritu zuen. 19:30ean gertatu zen hilketa, Nafarroako Erresuma etorbideko etxe batean. Izan ere, gizonezkoak labanaz eraso zion bikotekideari, eta larri zauritu zuen bere ama. Larrialdi zerbitzuak bertara joan zirenean bizirik zegoen emakumea, baina ezin izan zuten suspertu. Ama, aldiz, Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zuten, eta ebakuntza bat egin ostean, ez dago hiltzeko arriskuan.