Iago Magoa Mutrikuko Gaztetxera iritsiko da barikuan
Bariku [otsailak 27] honetan Mutriku magiaz beteko da. Iago Magoa Mutrikuko Gaztetxean egongo da bere magia ikuskizunarekin, 19:00retan izango da eta sarrera dohainarekin. Iago Magoa Azpeitia, Gipuzkoan jaio zen 2003an eta zazpi urte zituela sartu zitzaio magiarekiko interesa. 2015ean lehenengo aldiz eman zuen bere lehen ikuskizuna, eta 2016an ‘Txisteratik Egun Magikoaren I.edizioa’-n parte hartu zuen bere herrian, eta ordutik urtero egin ohi du. Gipuzkoazko hainbat lekutan egon da magia egiten, eta bariku honetan Mutrikun izango da.