Zapatuan Uxue eta Eztebe, GAR eta Siriusly taldeak Berriatuako Gaztetxean egongo dira
Zapatu honetan [otsailak 28] Berriatuako Gaztetxea musikaz beteko da. 21:00etatik aurrera zenbait talde euskaldun girotuko dute gaztetxeko gaua. Uxuek eta Eztebek kontzertu akustiko bat eskainiko dute, gaba “gozo gozo” hasteko. Jarraian, GAR talde durangarraren txanda izango da. 2025an Gazte Maketa Leihaketa irabazi ostean, taldeak aurten, ‘Oraina eskuetan’ diskoa aurkeztu du. Amaitzeko, Siriusly taldearen musika gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoak. Zornotzatik datorren taldea tock alternatibo estiloko musika jotzen du, eta 2025ean kaleratu zuten ‘Black Hole’ lana aurkeztuko dute.
Sarrera dohainik da, eta gaztetxetik jendea joateko animatzen dute, aipatuz giro “ederra” egongo dela.
GAR taldea
GAR proiektuaren lehen fruituak ‘Ilargi gorria’, ‘Zoramenaren kutxa’, ‘ametsak’ eta ‘Preziatuak diren momentuak’ abestiak dira. Hasieran bakarkako formatuan aurkezteko asmoa bazuen ere, abestiek taldearekin jotzerakoan kolore eta indar handiagoa hartzen dutela ikusita, banda bat osatzea erabaki du. Taldea honako musikariek osatzen dute: Liher Granados Lauzirika (baxua), Asier Ardanza Cuevas (bateria) eta Martzel Vargas Zabala (gitarra).
GAR proiektuak pop landu eta sakona eskaintzen du, entzuleari emozioz betetako bidaia musikal bat proposatuz.