Lekeitioko Udala Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako saileko zuzendariarekin bildu da
Eremu tentsionatu izateko izendapena eta Karabiako etxe sozialak dira eztabaidatu diren gaiak.
Barikuan [otsailak 27] Lekeitioko Udalak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza saileko zuzendariarekin bildu zen. Bi gai nagusi lantzeko helburuarekin; alde batetik, eremu tentsionatu izateko izendapena, eta, bestetik, Karabiako etxe sozialak.
Tentsionamenduari dagokionez, martxoaren amaieran, Lekeitio Eremu tentsionatu izendatzeko eskaera erregistratuko du Udalak. Proposamen honetik instituzioak adierazi du, Udalak tresna gehiago lortuko dituela Lekeitioko etxebezitza arazoari aurre egiteko. Jarraituz, Karabiako etxe sozialen Plan Berezia ere aurkeztu zioten zuzendariari. Proiektu hau, duela bi aste Osoko Bilkuran onartu zen, eta Udalak aipatu du, hemenedik aurrerako pausoak Eusko Jaurlaritzari dagozkiola.
Egoera honen aurrean, Lekeitioko Udalak jakinarazi du etxebizitza dela lekeitiarren “arazo eta kezka nagusienetarikoa”, eta, horregatik, Udalak bere esku dagoen guztia egingo du.