Jubilatuen guneko kafetegia dinamizatzeko oinarriak argitaratu ditu Markina-Xemeingo Udalak
Gunean dinamizazio- eta animazio-ekimenak gauzatzeko pausoa eman dute, eta martxoaren 23ra arte zabalik dago epea proposamenak aurkezteko.
Jubilatuen guneko kafetegia dinamizazteko eta ustiatzeko zerbitzua esleitzeko oinarriak argitaratu ditu Markina-Xemeingo Udalak. Udalak gunearen funtzioak eta helburuak zehazteko lanak abiaraziko ditu: Markina-Xemeingo Adinekoen Zentroa udalerriko adienekoentzako baliabide integrala izatea nahi da, ikuspegi komunitarioa duena. Honegatik gunean dinamizazio- eta animazio-ekimenak gauzatzeko pausoa eman dute, adinekoen parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzeko helburuarekin. Zerbitzuaren kalitatea bernatzeko, arreta egokitua, irisgarritasuna, jasangarritasuna, besteren artean, errazteko eta hobetzeko erabakiak argitaratu dituzte. Dinamizazio honen bitartez, adineko pertsonen parte-hartze soziala sustatu nahi da, baita zentroan ingurune sozio-komunitarioa zabaldu eta zahartze aktibo bat bultzatu ere.
Dinamizazio soziokomunitarioa ere izan dute aztergai, sormena eta aisialdia, kultura, osasunaren sustapena, oinarrizko alfabetatze digitala bermatu nahi dituzte gunean, adinekoen ongizaterako bidea egiteko asmoz. Honetaz gain, ordutegiak, zerbitzuaren kalitatea, hizkuntza- eta berdintasun-betebeharren zehaztapenak argitaratu dituzte.
Informazio guztia eta oinarriak esteka honetan aukitu daitezke, “fitxategiak” atelean. Herritarrek ere parte hartzeko aukera izango dute, izan ere, martxoaren 23ra arte zabalik dago epea proposamenak aurkezteko.