'Kalekumea' ipuinaren inguruko solasaldia egingo dute Munitibarren
'Hamaika Irakurtzeko Jaioak' liburuaren baitan dago ipuina. Oier Guillan donostiarrak Aulesti, Amoroto eta Munitibarren egindako egonalditik sortutako literatur lana aurkeztuko du.
Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak ekimenaren emaitza izan da Hamaika Irakurtzeko Jaioak liburua. Honen baitan aurkitzen den Kalekumea ipuinaren inguruko berbaldia egongo da da Munitibarren, barikuan [martxoak 6], 18:30ean, auditorioan. Oier Guillan donostiarra da ipuinaren sortzailea, eta Aulesti, Amoroto eta Munitibarren egindako egonalditik sortutako literatur lana aurkeztuko du. Ostean, ipuinaren eta sortze prozesuaren inguruko solasaldia egingo da.