'Txondor Plaza' antzezlanaren estreinaldia egingo dute Berriatuan
Geuretik Sortuak ekimenaren baitan sortutako antzerkia estreinakoz ikusteko aukera egongo da eguenean [martxoak 5], 19:30ean, Mendibarren frontoian.
Txondor Plaza antzezlanaren estreinaldia egingo da Berriatuan. Argimalutak konpainiak eskainiko duen antzezlana lehen aldiz ikusteko aukera izango dute herritarrek 19:30etan, Mendibarren frontoian. Berriatuan estereinakoz aurkeztu ondoren, Euskal Herrian zehar herriz herri arituko da antzezlana.
Herria sorleku. Udalbiltzako Geuretik Sortuak ekimenaren baitan sortutako kaleko antezerkia da. Txetxu Collado Argimalutak konpainiako kide da, eta Berriatuan egin zuen egonaldia, Txondor Plaza lana sortzeko balio izan ziona. Txetxu Collado sortzaileak ikazkinen lana eta beraien historia izan ditu oinarri lan honen sortzeko prozesuan, eta hau hainbat tokitan erakusteko asmoa erakutsi du: “Gure ikuskizuna plaza, kale eta herrietara eraman nahi dugu. Ingurune neturaletan erakutsi nahi dugu, txondorrak egiten ziren toki horietan”. Hain garrantzitsua izan zen ikazkinen lanak merezi duen ikusgarritasuna eman nahi dio, eta zirku ukituak dituen antzerki honen bitartez, lan hori gogoratzeko memoria ariketa bat proposatzen du.