Eskualdetik mundua aldatzeko: "Alternatiba gara, eta hori aldarrikatzera aterako gara"
Askotariko aldarriak plazaratu zituzten domekan eragile feministek āborroka transfeminista, antiarrazista eta antikapitalistaā baten alde.
Beste mundu bat feminismotik lelopean mobilizatu ziren domekan Lea-Artibaiko kolektibo feministak. Ugariak izan dira asteburu guztian zehar eskualdean antolatutako ekintzak, eta udalek, eragile taldeek eta elkarteek kaleak hartu dituzte zapalkuntza orori aurre egiteko prest daudela erakusteko.
Ondarroan, herritarrek Etxelilatik hasi eta Alamedara arte zabaldu zuten aldarria domekan. Andrabanda lagun, ondarrutarrek herriko kaleak bete zituzten eguerdirako deitu zuten manifestazio jendetsuan, āborroka transfeminista, antiarrazista eta antikapitalistaā baten alde.
Askotariko mugimenduen jardunak plazaratu zituzten, eta hauen artean, trans gorputzak ere mintzagai izan ziren Alamedan: āSistemak jo puntuan dituen gorputzak gara, baina ez gara soilik gorputz zapalduak, alternatiba gara eta hori aldarrikatzera aterako garaā. āBorroka internazionalistaā honetan eta arrazakeria gora egiten ari den garaian, feminista zuriei ere diskurtso arrazistak salatzeko eta hauen aurrean ardurak hartzeko deia egin zien. Honetaz gain, āzapalduak zapalduagoā izatea ahalbideratzen duten sistema betikotzen dutenei, instituzioei, patronalei eta gizonei ere zuzendu ziren: āHartu dagokizuen arduraā.
Artibai errekako uretan zeuden Andrak Erramutan taldeko arraunlariek manifestazioarekin bat egin zuten, eta herritarrek txalo zaparrada artean hartu zituzten. Hala, ondarrutarrek argi utzi zuten herriko emakumeak berdinatsunerako bidean ari direla arraunean.

Lekeitioko Mugimendu Feministak āpatriarkatuaren aurreanā antolatzearen beharra aldarrikatu zuen. Gaur egungo āsistema kapitalista zisheteropatriarkal kolonialistaren estrategiaā seinalatu zuten, ānoraeza, etsipena eta beldurraā sortzen duena eta āantolakuntzaz eta borrokazā erantzun behar zaiona.
Etxebarrin āburujabetza feministaā izan zen elkarteratzearen aldarri negusia eta Markina-Xemeinen ere, antzeko ildotik egin duten bateratzea; emakume gazte zein helduek, ālurraldeen eta gorputzen gaineko kontrolaren hazkundeaā salatu zuten arratsalderako deitu zuten manifestazio zaratatsuan. Ordena hau gaur egungo āsistema zapaltzailearen tresnaā dela adierazi dute, āideia erreakzionarioeiā bidea zabaltzen diena.

Honen aurrean, āEuskal Herri feminista baterako bidean, zisheteropatriarkatuak, kolonialismoak eta kapitalismoak sostengatuteko egitura zaharrak desegin eta orainalditik eraikitzen diren sistema berrien alde borrokanā jarraituko dutela indarrez aldarrikatu zuten. Irakurketan aurtengo Martxoaren 8ko mezu nagusiari erreferentzia egin nahi izan die markina-xemeindarrek: āFeminismotik, beste mundu baten sinisten dugulako araututako ordenari antolakuntza feministaren bitartez erantuzten jarraituko dugu; ordena desobeditzen jarraituko duguā.
āMatxismoaren zein faxismoaren aurkaā mobilizatu zen Itaia Ondarroan. Hainbat gazte izan ziren emakume langileak askatzeko āproposamen iraultzaileā baten alde agertu zirenak, eta āemakume langileak askatzekoā borrokan lanean jarraitzearen aldarrikapena egin zutenak. Domekakoa, āborrokan lehen lerroanā daudela berresteko elkarteratzea izan zen antolakuntza sozialistarena.

Itaiaren mobilizazioa Ondarroako kaleetan.
Bestelako ekintzak ere ez ziren falta izan eskualdeko herrietan. Gizaburuagan eta Amoroton adin guztietako emakumeak mahai inguruetan batu ziren, harremanak estutzearekin batera, ahalduntzera bidean. Aulestin, Berriatuan, Ispasterren, Mendexan, Mutrikun, Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren, herria apainketak, aldarriz betetako elkarteratzeak eta bazkariak egiteko batu ziren herrietako emakumeak.