Dena prest Amorotoko XXXIV. Pala Txapelketa hasteko
Martxoren 19an hasiko da txapelketa eta finalak maitzaren 23an izango dira.
Amorotoko Pelotazaleek anolatuta, martxoaren 19an hasiko da Amorotoko XXXIV. Pala Txapelketa. Federatuen eta federatu dabekoen partidak izango dira herriko frontoian, 30 tantora jokatuko dituztenak. Urtero legez, jokalariek lehen edo bigarren mailan arituko diren zehaztu beharko dute, eta eguenetan hasi eta domekara arte jokatuko dituzte partidak, maiatzaren 23an jokatuko den finalera arte.