Martxoaren 22an jokatuko da Trinketeko final handia
Lander eta Egaña garaituta, Latxi eta Arrillaga Trinketeko Master 40ko finalean lehiatuko dira Rober eta Telleriaren aurka.
Latxi eta Arrillaga nagusitu ziren joan den domekako bigarren aurrekoan. Finalean tokia egin dute, izan ere, 30 tanto egin zituzten, Lander eta Egaña 26 tantorekin atzean utziz. Irabazleak sakez hasi eat aurretik jarri ziren 5-0 tantorekin. Markagailuari buelta ematea lortu zuten galtzaileek une batez, 8 tanto lortuz. Ildo beretik jarraitu zuen partidak, eta joko “orekatu eta disputatu” baten ondoren, galtzaileek aurrea hartu zuten partida osoan zehar, 9-16, 12-20 eta 15-22 tantorekin. Latxiren sakeak eta jokaldiak erabakigarriak izan ziren markagailua bi bikoteentzat 22an jartzeko. Azken berdinketa 23 eta 23 tantokoa izan zen, baina galtzaileek aurrea hartzen ikasi eta 23 eta 26ra jartzea lortu zuten. Lander eta Egaña finalean egongo zirela zirudienean, Latxik eta Arrillagak egin beharrekoak egin eta irabaztea lortu zuten azkenean.
Bi bikote final handira. Arrillagarentzat lehen aldia izan zen Trinketean eta “oso ondo” moldatu zela adierazi dute epaileek. Ikusleek “asko disfrutatu zuten” partidarekin, eta final handira bertaratzeko irrikitan daudela argi ikusi zen domekan. Finalistak erabakita, asteburu honetan partaideek bisita kulturala egingo dute Gartzaronen, eta bertako torneoa jokatuko dute. Indarberrituta bueltatzeko asmoa dute egun handirako, izan ere, martxoaren 22an final handia jokatuko dute Latxi-Arrillaga eta Rober-Telleria bikoteek.