Familia zaintzan sortzen diren emozioak lantzeko hitzaldiak antolatu dituze
Familia zaintzan sortzen diren emozioak eta autozaintzari buruzko jarduanaldiak antolatu ditu Lea-Artibaiko Mankomunitateak. Jardunaldiak Ispasterren, Ziortza-Bolibarren, Etxebarrian eta Berriatuan egingo dituzte.
Lea-Artibaiko Mankomunitateak familia zaintzaileei bideratutako hitzaildiak antolatu ditu eskualdeko zenbait herritan. Familia jagoleen autozintzara bideratuta dauden jardunaldiak dira, eta hauen bitartez, esparru emozionalean ondo sentitzeko baliabideak eskainiko dituzte. Mankomunitateak familia zaintzara bideratutako zerbitzuak eskani ditu azken urteetan. Hauen artean, Lekeitio, Ondarroa eta Markina-Xemeinen laguntza psikologikoko taldeak eratu ziren, eta bertako zein inguruetako herritarrentzako arreta eskaintzen dute. Arreta-zerbitzu honen barnean beste pausu bat eman, eta mankomunitateak Ispasterren, Ziortza-Bolibarren, Etxebarrian eta Berriatuan zaintzak sortzen dituen emozioen kudeaketari buruzko hitzaldiak eskainiko ditu.
Nora Etxebarria izango da hizlaria, eta familiko zaintzaileengan sortzen diren emozioetan murgildu eta hauek barrutik ezagutzeko ariketa planteatuko du. Entzutea eta laguntza emozionala jasotzearen garrantziaz arituko da Nora Etxebarria. Gainera, mendekotasuna edota ezgaitasuna duten pertsonen senideen zaintzan sortzen diren emozioen kudeaketaz arituko da, baita doluak eta familiarteko baten galerak dakartzan sentimendu ezezagun eta zail horietaz ere.
Hitzaldien egutegia.
Ispaster. Martxoak 16, 17:00etan, Iñigo Egiluz Udal Aretoan.
Ziortza-Bolibar. Martxoak 18, 17:00etan, Udal Pleno Aretoan.
Etxebarria. Martxoak 23, 18:00etan, Kultur Aretoan.
Berriatua. Martxoak 25, 17:00etan, Bideo gelan.