Leioako Kantika Korala hartuko du Xemeingo Elizak
10 eta 18 urte bitarteko 45 neska-mutilek osatzen dute abesbatza, eta erreferente dira euren "programazio eta eszenaratze ausartengatik".
Xemein Abesbatzaren 50.urteurreneko ospakizunaren harira sortutako “Xemeingo Ahotsak” ziklo koralak Leioako Kantika Korala hartuko du Xemeingo Elizan. Gazteak izango dira eliza ahotsez beteko dutenak, izan ere, 10 eta 18 urte bitarteko 45 neska-mutilek osatzen dute abesbatza. Antolakuntzak Kantika Koralaren lanaren eta bere izatearen garrantzia azpimarratu nahi izan du: “Erreferentea da bere programazio eta eszenaratze ausartengatik”. Abesbatza honen bitartez, Xemeingo Ahotsak ziklo koralak abesbatzek etorkizun oparoa dutela erakutsi nahi izan du, “gazteen presentzia erdigunean jarriz eta beraien garrantzia plazaratuz”. Kontzertu honekin Xemeingo Ahotsak zikloari itxiera emango die, hala ere, abesbatzak ekintza gehiago iragarriko ditu aurrerantzean.
Sarreren salmenta. Bertaratu nahi dutenek sarrerak salgai dituzte Kareaga jostailu eta liburu dendan, Tate gozotegian eta Ulemotx ileapaindegian 10 euroren truke. Instagram edo korreo bidez ere erreserba daitekez sarrerak @xemeinabesbatza kontura idatzita edo xemeinabesbatzamx@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Hala ere, egunean bertan sarrerak atean egongo dira salgai.