‘Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako’ dokumentala emango dute Aulestin
Bihar, 18:30ean izango da Inge Mendioroz Ibañezek zuzendutako dokumentalaren emanaldia.
Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentalaren emanaldia antolatu dute biharko [martxoak 13]. Aulestiko aretoan izango da proiekzioa 18:30ean, eta honen bitartez, aulestiarrek Lurdes Iriondo abeslari eta idazlea ezagutzeko aukera izango dute. Inge Mendioroz Ibañez aritu da abeslariaren bizitza ikusentzunezko baten islatzeko lanak burutzen, eta bere bizitza islatuko duen dokumental bat eskainiko du.
“Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Enkuadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala”.