Bazkari musikatuak batu ditu Lea Ibarreko herritarrak
EinGo taldeak girotuta, musikaz eta dantzaz betetako eguna izan zuten zapatuan [martxoak 21].
Lea Ibarreko herritarrek hitzordu “berezia” izan zuten zapatuan [martxoak 21]. Lea Artibaiko Mankomunazgoak antolatuta, musika eta abesti inguruan elkartu ziren. Bazkari herrikoia EinGo taldeak girotu zuen, herritarrak dantza egitera erakarriz eta aparteko giroa sortuz.