'Basques in Australia' erakusketa Mendexan egongo da ikusgai
Martxoaren 19an, Apirilaren 2an, 3an eta 4an izango dute herritarrek elizan egongo den erakusketara hurbiltzeko aukera.
Eskualdeko zenbait herritan egon ondoren, Mendexara heldu da Basques in Australia erakusketa ibiltaria. Euskal Herritik Australiara emigratu zuten pertsonen bizipenak erakusten ditu irudi bitartez, eta hainbat dira argazki bidez jorratzen diren gaiak, istorioak eta bizitzak. 10 panelez osatutako arte erakusketa da, eta pasarte hunkigarri zein interesgarriak izango dituzte ikusleek aurrez aurre.
Sarrera doakoa izango da, eta herritarrek hurrengo egun eta orduetan bertaratu ahal izango dira erakusketara: Domekan [martxoak 29], 11:00etatik 13:30etara egongo da zabalik. Apirilaren 2an eta 3an, aldiz, 17:00etatik 20:00etara. Azken eguna apirilaren 4a izango da, eta 18:30etatik 20:00etara egongo da bertaratzeko aukera. Gainerako egunetan, udaletxean bertaratzea aurrez jakinarazi beharko da, 94-684 21 06 telefono zenbakira deituta.