Mendizaletasuna helburu, mendi-martxa antolatu dute Lekeition
Maiatzaren 3rako antolatu dute irteera, eta adin guztietako herritarrek apirilaren 23ra arte izango dute izena emateko aukera.
“Haur, gazte eta helduen artean mendizaletasuna sustatzeko” eta herritarren arteko sareak indartzeko helburuarekin antolatu du Lekeitio-Lekeitio mendi-martxa Lekeitioko Udalak. Maiatzaren 3an batuko dira mendigoizaleak Lekeition hasi eta herrian bertan amaituko diren bi ibilbide egiteko. Adin guztietako herritarrei zuzendutako irteera da, horregatik, udalak luzera eta zailtasun desberdineko bi ibilbide antolatu ditu. Alde batetik 21 kilometroko ibilbide luzea antolatu dute, 900 metroko desnibel positibo metatua duena. Bestalde, 11 kilometroko ibilbide laburrak, 450 metroko desnibela izango du. Biak hasi eta bukatuko dira Independentzia plazan; ibilbide luzea egingo dutenak 8:00etan irtengo dira, eta laburra egingo dutenak, 10:00etan. Udalak azaldu duenez, ibilbideak seinaleztatuta eta boluntarioek kontrolatuta egongo dira.
Izen-ematea. Mendi-martxa egiteko izena emateko epea apirilaren 23ra arte egongo da zabalik. Helduen 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta 14 urtetik beherakoek, 10 euro.