60. urteurrenaren ospakizuna egingo du Zerutxu Datza Taldeak
Apirilaren 18rako egitaraua prestatu dute, eta bazkarirako tiketak apirilaren 10era arte egongo dira salgai.
Zerutxu Dantza Taldeak bere 60. urteurrena ospatuko du apirilaren 18an. Herritarrei ospakizunera bateratzeko deia gin die taldeak, eta horretarako, eguna girotzeko egitaraua prestatu dute. Triki poteoarekin hasiko dute ospakizuna 13:00etan. Hortik, Plazabarripean 14:30etarako antolatu duten bazkarira egingo dute bidea. Dantzak ahaztu barik, 18:00etan dantza kantu poteoa egingo dute Kittu-ren eskutik.
Bazkarirako tiketak Babbel eta Mendibil tabernetan egongo dira salgai. Menu Gorria (oliasko paella, haragi bolak eta pantxineta) eta Menu Urdina (makarroiak tomatearekin, oliasko errea patatekin eta marrubi yogurta) jarri dituzte aukeratzeko, kafea, sagardoa, ardo beltza eta ura barne. 20 euroko prezioa dute bi menuek. Alergia edo intolerantziak tiketa erosten den momentuan jakinarazi beharko dira.