
Apirilaren 6tik 11ra euskarazko arte eszenikoen topaguneak laborategia eta jaialdia uztartuko ditu. Programa "oso oparoa" ekarriko du aurtengo ADELek, eta besteren artean, zazpi proposamen artistikoz gozatzeko aukera eskainiko dute.

Astelehenetik zapatura lehiatuko dute Itzulia Basque Country. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdetik igaroko da tropela. Pello Bilbao, Txomin Juaristi eta Ander Okamika irteeran egongo dira. Zapatuan, Miguel Indurain Sari Nagusian berotuko dituzte motorrak.

Maiatzaren 9an ospatuko dute, eta dantzak ikasteko tailerrak antolatu dituzte.

Hardcore, metal, Oi!, post-punk eta punk-rock estiloen zaleak batuko ditu Etxebarriko Elizpe Rock jaialdiak apirilaren 11n.

Jose Manuel Matés Luque itsas arkeologoak gidatutako taldeak 1950ean eraikitako eta 50eko hamarkadaren amaieran abandonatutako ontziaren egitura aztertzen ari da, denborak erabat desagerrarazi aurretik haren informazioa gordetzeko.

Apirilaren 27an martxan jarriko duten zerbitzuak Lea-Artibaiko 260 pertsona ingururi emango die arreta, mendekotasun egoeran dauden pertsonak eta haien zaintzaileak laguntzeko arreta presentziala eta teknologia aurreratua uztartuz.

Apirilaren 18rako egitaraua prestatu dute, eta bazkarirako tiketak apirilaren 10era arte egongo dira salgai.