Eguenean ospatuko dute LAIkoloreak jardunaldiaren laugarren edizioa
Aniztasuna balioan jartzeko eta kultura arteko bizikidetza sustatzeko helburuagaz Lea Artibai Ikastetxeak LAIkoloreak ekimenaren laugarren edizioa ospatuko du.
Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxeak LAIkoloreak jardunaldia antolatuko du laugarrenez eguenean apirilak 16]. Ikastetxeko aniztasuna balioan jarri eta kultura arteko bizikidetza sustatzea du helburu ekimenak, eta urtez urte, ekimenak “indarra” hartu duela azpimarratu dute antolatzaileek: “Edizio batetik bestera ekimenaren parte hartzea handituz joan da, ikasleen jatorri, hizkuntza eta kultura desberdinen aberastasuna ikusgarri eginez”.
11:00etan ekingo diote egunari, eta ekimen ezberdinak egongo dira goizean. Ikasleek prestatutako janari, jolas eta dekorazioek irekiko dute jaia, eta baita ikastetxean bertan egongo den bigarren eskuko azokak ere. 12:00etan herri kirolen saioa egongo da, eta kultur aniztasuna oinarri, musika eta dantza erakustaldiagaz emango diote amaiera ospakizunari, 13:00etan.
Lea Artibai Ikastetxeko kideek jaialdiaren garrantzia berretsi dute: “Helburua argia da: aniztasuna ospatzea eta komunitatean errespetua, inklusioa eta elkar ezagutza sustatzea. Ildo horretatik, LAIkoloreak jardunaldiak aukera eskaintzen du ikasleen kulturak eta esperientziak partekatzeko, giro parte hartzaile eta irekian”.