Uztailaren 17ra arte aurkeztu daitezke Etxebarriko Film Laburren XI. Lehiaketako lanak
Kolore urdina, bizikleta eta edalontzia izango dira film laburrean azaldu beharko diren elementuak. Lanak uztailaren 6tik 17ra bitartean entregatu beharko dira.
Kamera bat grabatzen Etxebarriko Udalak film laburren lehiaketa antolatu du hamaikagarrenez. Hala, film laburrak izan beharreko irizpideak zabaldu dituzte, eta lanak aurkezteko epea uztailaren 6tik 17ra bitartean izango dela adierazi dute. Sari banaketa, ordea, uztailaren 27an izango da.
Lehiaketak ohiko oinarriak mantenduko ditu, baina parte hartzaileek baldintza zehatz batzuk bete beharko dituzte. Bide horretatik, film labur guztiek hiru elementu izan beharko dituzte derrigorrez: kolore urdina, bizikleta eta edalontzia. Epaimahaiak hainbat irizpide hartuko ditu kontuan lanak baloratzerakoan: originaltasuna, barregarritasuna eta egokitasun teknikoa.
Horrez gain, film labur guztiek euskaraz izan beharko dute, eta gutxienez hiru minutu eta gehienez hamar eduki beharko dituzte. USB memoria batean entregatu beharko dira lanak udal bulegoetan, eta 1920 x 1080 (Full HD) formatuan egon beharko dute.