Angel Txertudik lortu du garaipena Etxebarriko Zaldi Probetan
66 untza lortuta gailendu da busturiarra 800 kiloko harriaren proban. Kinttopeko proban, aldiz, Zornotza Anaiak izan dira onenak, 64 untza eta hiru laurden lortutua.
Zaldi mando probak ikusteko aukera izan zen joan den asteburuan Etxebarrian. Apirilaren 1oeik apirilaren 13ra aritu dira hamabi partaideak lehian.
21:00etan hasi zen barikuko [apirilak 10] Pazuetako Zaldi Proben txanda. Zallako Elkarterri Turf Power eta Laukizko Garagarza Elkartea aritu ziren norgehiagoka. Zallakoek 36 untza lortu zituzten lahiketan, laukiztarrek lortutakoak baino bi gehiago. Hala, sailkapeneko azken bi postuak bete zituzten barikuko partaideek. Ordu berean eman zioten hasiera zapatuko [apirilak 12] txandari. Guriezuko Hermanos Santamaria eta Aulestiko Ibekohondo aritu ziren lehiatzen oraingoan. Hermanos Santamariak 36 untza lortu zituzten, Ibekohondokoen 47 untzen atzetik. Domekan lehiatu ziren Fermin Santamaria, Guriezutik eta Garcia Alabak, Fikatik. Fermin Santamariak 50 untz lortu zituen, sailkapenean hirugarren postua lortuz. Garcia Alabek, aldiz, 49 untz lortu zituzten, laugarren postua eskuratuz. Astelehenean [apirilak 13] ezagutu zuten etxebarritarrek zaldi proben irabazlea. Angel Txertudik 66 untza lortu zituen, txapela bereganatuz. Bigarren postuan geratu zen, beraz, 60 untza lortu zituen Jonathan Txertudi.
Kinttopeko Txapela lau probalarik jokatu zuten asteburuan. Txapela Zornotzako Anaiek eraman zuten etxera, 64 untza lortu ostean. La Herrera Elkarteak 52 untza lortu zituen lehiaketan, eta eurena izan zen sailkapeneko bigarren postua. Ez zen urrun ibili hirugarrena, izan ere, Olazarrek 51 untza lortu zituen. Laugarren postua, azkenik, Egurrola probalariak lortu zuen.