Mendizaleak batzeko bidea zabaldu du Boga! Mendi Martxak
450 herritar batu zituen irteerak, eta mendigoizale zein antolatzaileek mendi-bueltaren eta sortutakoaren giroaren balorazio "positiboa" egin dute.
Boga Mendi Martxan hainbat herritar batu ziren Aurrera Mendi Taldea Herritarren mendizaletasunaren erakusgarri izan da zen den domekako [apirilak 12] Ondarroako Boga Mendi Martxa. Ondarroa inguruko paisaiak eta toki bereziak ezagutzea helburu duen mendi martxak 450 lagun erakarri zituen asteburuan. Aurrera Mendi Taldeak deituta, Zubi Zahar Ikastolan batu eta bi ibilbide egin zituzten ondarrutarrek. 23 kilometroko ibilbidea egin zuten nagusiek, eta 10 kilometrokoa, txikienek. Goizean goiz euriak bideak busti bazituen ere, egunak aurrera egin ahala eguraldia mendizaleen alde jarri zen. Aurten ibilbide aldaketa izan dutela adierazi dute antolatzeileek: “Iritzi desberdinak izan dituzte herritarrek, batzuk nahiago izan dute urterokoa, beste batzuek, gustorago agertu dira”. Hala ere, mendi taldeak balorazio “positiboa” egin du, eta pozik agertu dira dena “ondo” joan zelako.