Haurrentzako ipuin kontaketa saioa egongo da Etxebarrian
Lur Korta ipuin kontalaria etzi [apirilak 24] 17:30ean egongo da udal liburutegian.
Istorio bereziz beteriko saioak eskaintzen ditu Lur Korta aktore eta ipuin kontalariak. Maleta gorri bat lagun, herriz herri eta urte luzez aritu da oiartzundarra ipuin kontaketa lanetan, liburutegiak, kultur etxeak, ludotekak, ikastolak eta gaztetxeak istorio hunkigarriekin betetzen. Aitortu duenez, betidanik gustatu izan zaio istorioak kontatzea, interpretatzea eta sentitzea, eta horretara dator, oraingoan, Etxebarrira. Bihar 17:30ean udal liburutegian herriko haur eta familiekin dauka hitzordua