Zabalik dago Ondarroako itsas zeharkaldirako izen ematea
Uztailaren 12an hartuk odu Arrigorri hondartzak Ondarroako 39. Itsas Zeharkaldia. Domeka [uztailak 5] izango da izena emateko epemuga.
39. aldiz hartuko du Ondarroako Arrigorri hondartzak hain garrantzitsu bihurtu den itsas lasterketa. Eskualdeko eta inguruetako igerilariz beteko du itsasoa 2015. urtean Elena Fernandez Iturriozen memoriala bihurtu zen kirol ekitaldiak, beste urte batez, Ondarroan aztarna utzi zuen igerilari eta entrenatzailea gogoratuz.
Urtero legez, bi ibilbide antolatu ditu uztailaren 12rako Ondarru Igeri Taldeak. 1600 metroetako erronka 11:00etan hasiko da. Igerilariak hiru txandatan banatuko dira, bost minutuko aldeagaz. Izena ematean, igerilariek euren txanda aukeratuko dute: lehenengo txanda ibilbidea 24 minutu baino gutxiagotan egitea aurreikusten bada; bigarrena 24 eta 30 minutu artean egitea aurreikusten bada, eta hirugarrena 30 minututik gora egingo bada. 600 metroko zeharkaldiak irteera bakarra izango du, 10:30ean.
Izen emateagaz batera, ibilbide luzea egiteko 30 euro ordaindu beharko dira. Laburraren kasuan, 10 euro izango dira. Izen ematea www.kronoak.com webgunean egin beharko da. Domeka [uztailak 5] izango da izena emateko azken eguna.