Arrasate eta Aratz, Mendibarren pilotalekuan nagusi
Barriatuko Jai Alai Challenger Tour txapelketako finala jokatu zuten herenegun [uztailak 12]. Mendibarren pilotalekua Arrasate-Aratz eta Urrutia Latry arteko norgehiagokoaren lekuko izan zen, eta bi set irabazita, Arrasate eta Aratz izan ziren finaleko garaileak. Lehen seta 7-15 irabazi zuten, eta bigarrena, 10-15.