Lur gaineko final mistoa lehiatuko dute mutrikuarrek
Erandioko lehiaren ostean, 580 kiloko mistoen finala jokatuko dute zapatuan [uztailak 27], Asuan.
Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako emakumezkoen 500 kiloko eta gizonezkoen 560 kiloko kanporaketak jokatu zituzten joan den zapatuan [uztailak 11]. Emakumezkoen lehian aritu zen Mutriku, eta bosgarren postuan geratuta, puntu bakarra ekarri zuten etxera. Goiherri izan zen indartsuena eta Gaztedi Ak lortu zuen bigarren postua, hala, talde biek 4,5 puntu lortu zituzten. Akelarrek hirugarren egin eta 3 puntu lortu zituen. Atzetik geratu zen Gaztedi B, 2 puntugaz.
Gizonezkoen txapelketak ere aurrera jarraitzen du, hala ere, Mutrikuko taldea ez da parte hartzen ari. Gaztedi A izan zen irabazlea (4 puntu), eta atzetik izan zituen Goiherri (3 puntu), Akelarre (2 puntu) eta Gaztedi B (puntu bat).
Domekan lehiatuko dute 580 kiloko lur gaineko final mistoa, Asuan.