Waterpolo erakustaldia hartuko du Ondarroak
Eibarko Urbat taldeak waterpolo ikuskizuna eskiniko du zapatu arratsaldean [uztialak 18], kukaña eremuan.
Eibarko Urbat Igeriketa Kirol Elkarteak waterpoloa itsasora hurbiltzeko apustua egin du zapaturako [uztailak 18], eta horretarako, “uretako festa” eskainiko dute Ondarroan. 25. urteurreneko ospakizunean murgilduta daude eibartarrak. Ekintza honen bitartez, waterpoloa Lea-Artibaira ekartzeko ekimen berezia antolatu dute, kirol honekiko interesa pizteko eta inguruko herrietan sustatzeko helburuagaz.
Waterpoloan interesa dutenentzat eta herriko alde zaharrera bertaratzen diren pertsonen gozamenerako, Urbat taldeak bi partidu “ikusgarri” antolatu ditu kukaña eremuan. 18:00etan emango die hasiera waterpolo jardunaldiari, izan ere, ordu horretan hasiko da master kategorian lehaituko duten lehen partida: Master Euskal Herria taldeak Urbat taldearen aurka jokatuko du. Hori amaitutakoan, beste bi talde ureratuko dira; Senior mailako Urbat eta Poble Nou taldeak aurrez aurre ariko dira Ondarroako uretan.
“Giro ona” sortzea da taldearen helburua, eta herritarrak gonbidatzen ditu partiduak ikustera eta eurekin “arratsalde ezberdin batez gozatzera”.