Elaia-Arai eta Erkiaga-Atain, Grand Slameko finalen jabe
Bi joko irabazita, Elaia eta Araik garaipena lortu dute Uni frontoian 15-6 eta 15-3 tantogaz. Gizonetan, Ispastertarrak eta markina-xemeindarrak 15-12 eta 15-14 irabazi dute Markina-Xemeingo Grand Slameko final handia.
Atain, Grand Slameko txapela janzten.Eraman Jai Alai Atainek etxean eta Erkiagagaz batera lortu du bere lehen txapel handia. Aurrerantzean datorkion ibilbidearen aurrekari izan zen Karmen Egunean jokatutako finala, partida gogor baten ostean Txanika eta Salegi mendean hartu eta 15-12, 15-14 irabazi zutena. Txapelketa biribila egin du markina-xemeindarrak, eta erantzun beroa jaso du herriko harmailarengandik. Hala, Erkiagagaz indarrak batu zituen herriko jokalariak, Txanika eta Salegi irabazten hasi ziren partidari buelta eman eta 12-10 tantogaz jartzeko. 14-11koagaz Txanika eta Salegi estu aritu ziren 15. tantoa saihesteko, eta 12.a egin ostean, jokoa irabazteko azken tantoa egin zuen Erkiagak.
Bigarren setean ere, Salegi eta Txanika aurreratu ziren markagailuan, hala ere, arin eman zioten buelta partidari marroiek (6-7). 13-13 berdindu, eta 14-14era heldu zirne bikoteak. Azken tantoagaz frontoia zutunik jartzea lortu zuten marroiek. Markagailua 14na tantogaz zuten, Salegik eta Txanikak hurbil izan zuten hirugarren seta jokatzeko aukera, pilotak Erkiagaren saskia ukitu zuela zirudienean, hala ere, legezko jokaldiaren barruan, Ispasterko puntistak izan zuen txapela emango zien azken tantoa egiteko ardura [15-12 eta 15-14]. Final gogorra eta aurkari lehiakorrak izan zitzuten irabazleek, hala ere, Atainek Karmen Egunean eta bere herrian txapela jazteko aukera izan zuen.
Podium berera igo eta txapela jantzi zuten Araik eta Elaiak. Hasieratik aurrea hartu zuen bikoteak, eta ia jokaldi guztiak asmatuta, partida erosoa izan zuten Lur eta Alizeren aurka. Finalerdietan Lur Lejardik partida ona egin bazuen ere, hutsegiteez baliatu ziren aurkariak aurrea hartu eta alde handiagaz jokoa menderatzeko. 5-1 aurreratu zitzaion Arai ahizpa. 5-2a etorri zen jarraian, Araik egin zuen 6-2a, eta Elaiak 7. tantoa. Moreek zortzi tantoko aldea hartu eta 11-3 tantotan jarri zuten markagailua, aurrea nabarmen hartu eta 14-4an jarri zuten gero. Bigarren seta gogor hasi zuten irabazleek eta partidaren amaiera arin erabaki zuten jokalariaek (15-3). Bi joko behar izan zituzten berriaturrak era markina-xemeindarrak nagusitasun osoz 15-6 eta 15-3 irabazteko, eta Araik, bere herriaren aurrean, Grand Slameko garailearen txapela janzteko.

Elaia, Arai, Lur eta Alize, partida amaieran.Eraman Jai Alai

Markina-Xemeingo Grand Slameko podiuma.